Albisteak

 
Urduñako Udalak bigarren urtez parte hartuko du Arabako Foru Aldundiak Aiaraldea inguruan antolatzen duen Laia Eskola ekimenean. Egitaraua hurrengo hilabeteetan luzatu da ekintza proposamen zabalarekin. Hirian tuppersex feminista bat burutuko da urriaren 19 eta 20an Amaia Urrejolaren eskutik. Informazio gehiago jaso edo izena emateko Berdintasun Arlora jo beharko da: berdintasuna@urduna.com edota 945 38 30 03 telefonora.

Kartela ikusi (PDF 4MB)