Albisteak

 

Magma Hospitality Consultingek egindako bideragarritasun azterketaren ondotik, abian da Aduana kudeatzeko lizitazio berria. Ikerketak Ostalaritza sektorearen egoera aurreko lizitazioa argitaratu zenean baino askoz hobea dela dio, eta Aduanako Hotel Bainuetxearen proiektuak inbertsioa behar arren, bideragarritasuna duen proiektua dela. Hala, Urduñederrak lizitazio berria aurkeztu du, egitasmo hau sustatzeko helburuarekin, hiriarentzako estrategikoa izaten jarraitzen duela iritzita.

Lizitazio berri honen berezitasunak aurrekoekiko honakoak dira:
 
• Irizpideak bideragarritasun azterketaren ondorioei helduz osatu dira, eskatutako kanona, iraupen epeak, eta abar. Alokairuaren iraupena 20 urtekoa izango da, baina 5 urteko luzapenarekin 40 urte arteko kudeatzeko baimena eskuratu ahalko da.
• Aurreikusitako inbertsio minimoa 800.000 eurokoa da, horregatik lehen 2 urteetan ez da kanonaren ordainketa gauzatuko. Zenbat eta inbertsio handiagoa egin, orudan eta puntuazio altuagoa jasoko dute hautagaiek.
• Lizitazio prozesuarekin batera kudeaketan interesa duten enpresa interesatu posibleak bilatzeari ekingo zaio. Hau Magma Hospitality Consulting enpresarekin egingo da ere bai, kudeaketaren arrakasta baldintzatzen duen kontratu baten bidez.
Bizkaiko Boletin Ofizalean ekainaren 1ean argitaratu zen Aduanaren lizitazioa. Hortaz, 2016ko abuztuak 31 arte egongo da proiektuak aurkezteko epea zabalik.