Albisteak

 

Udalak azkenaldian iragarri bezala, Urduñako gasolindegia errealitate bihurtuko da laster.

Datozen asteetan zerbitzu-gune berriaren obra-lanak hasiko dira. Guneak  ondorengo zerbitzuak eskainiko ditu: erregaien salmenta, ibilgailuen garbiketa, saltoki txikia eta bestelakoak.

Proiektua "Carburantes Petroencina, S.L."  enpresak aurkeztu zuen Urduñako Udalean duela zenbait hilabete eta “La Rondina” industria-gunean kokatuko da. Aurreko hilabete hauetan mota honetako jarduera bat ezartzeko beharrezkoak diren tramite guztiak pausuz-pausu gauzatu dira eta obra eta jarduera-lizentzia dagoeneko enpresa sustatzailearen eskuetan daude.

Urduñako Udalak proiektuaren gauzatzeagatik poza adierazi nahi du, Urduñako hiritarren aspaldiko eskaera bat beteko delako.