Albisteak

 
Urduñako udalak Edadetuen egoitzako tutu sarea berrituko du. Helburua, legionelosia prebenitzea da. Izan ere, nahiz eta gaixotasunaren kasu eta agertzerik ez eman, tutuen egokitzapenarekin prebentzioaz gain osasun eta garbitasun irizpideak beteko dira. Obrek hilabete eta erdiko iraupena izango dute, maiatzean hasiko dira, eta uztailean amaitu.

Bakteriaren presentzia nahiko ohikoa da ur bero sanitarioa dagoen tokietan, kiroldegiak, erietxeak, ikastetxeak... kasu. Horregatik, garrantzitsua da Prebentzio eta kontrol Plana izatea, 865/2003 dekretuak zehazten duen bezala garbitasun eta osasun irizpideak betetzen direla bermatzeko: aldikako analisiak, garbiketa eta desinfektazio prozesuak, prebentzio neurriak... Aitor Elorduy Urduñederrako arduradunak azaldu duenez, "aplikatu diren prebentzio neurriek funtzionatu egin dute, baina eraikinaren antzinatasunagatik berritzeko obrak egiteko ordua heldu da".
Aurreikusitako lanak Bizkaiko Foru Aldundian eta Osasun Publikoaren Sailean aurkeztu dira. "Obrak bideragarriak dira egoitza zabalik mantenduta. Egoitzako egunerokoan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dira".

Obrak
Interbentzio gehienak gelen solairuko espazio komunetan egingo dira, sabai faltsuak kenduko baitira tutu berriak jartzeko, teilatu erregistragarri bat txertatuz. Horrez gain, udala berogailu sistema osoa ordezkatzea aztertzen ari da, berritzeko helburuarekin eta eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko xedearekin.
Egoeraren berri emateko azken bi asteetan udala Osasun Publikoaren zuzendariordearekin egon da harremanetan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Insepkzio eta Kontrol Sailarekin bildu da. Baita egoitzako langile eta erabiltzaileen senideekin ere.