Albisteak

 

Urduñako udalak aurten ere 'Udan euskaraz' udalekuak eskainiko ditu. 2007 eta 2014. urteen artean jaiotakoek izango dute horietan parte hartzeko aukera. Saioak izango dira uztailaren 2tik 27ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00ak arte.

Izen emateak Alondegian egin beharko dira ekainaren 4tik 14ra bitartean. Erroldatuta dauden haurrek 50€ ordaindu beharko lukete (neba-arrebek ere izena ematekotan 30€ izango dira). Erroldatuta ez daudenek 70 euroko prezioa izango dute (neba-arrebek izena ematekotan 50€ izango da prezioa). Plaza mugatuak daude baina kasu bereziak banan-banan aztertuko dira.

Aipatzekoa da ekainaren 21ean, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan bilera informatiboa egongo dela Herri Eskolan.  Informazio gehiago eskuratu daiteke Euskara Zerbitzuan (945 38 30 03 luz. 52)

Argibide gehiago (JPG 4,44MB)

Izen-emate orria (PDF 116KB)