Albisteak

 
Dagoeneko hasi dira Foru plaza konpontzeko lanak. Trafikoa dela eta apurtuta zeuden lauzak konponduko dira. Aurreikusitakoaren arabera, lanak apirilaren 12an bukatuko dira. Hurrengo egunetan lanean arituko dira erresistentzia handiko material berritzaile bat instalatzeko. Honakoa proba pilotua da -gaizkien dagoen zonaldetik hasi dira. Emaitza aztertuta plaza osoan egitearen aukera aztertuko da. Trafikoa moztuta egongo da bitartean, barkatu eragozpenak.