Albisteak

 
90 urte betetzen dira aurten Euskal Herriko Txistulari Elkartearen (EHTE) Ohiko II. Batzar Nagusia Orduñan egin zela; horregatik, eta txistuaren historian Orduñak duen garrantzia medio, bertako Getxa Goi Txistulari Taldeak hainbat ekintza prestatu ditu irailaren 20tik 23ra.
Jardunaldien unerik garrantzitsuena igandea izango da, irailak 23. Egun horretan Nerbioi Arroko Txistularien Topaketa egingo da eta EHTEaren lehendakariak lagundurik, baturiko txistulari guztiak Antiguako Santutegira joango dira batzarra gogorarazteko. Ondoren txistu hotsez alaituko dituzte hiriko kaleak, eta eguerdian kontzertua eskainiko dute Foru plazan. Egun horrekin amaitzeko, dantza plaza bat joko du Getxa Goi txistulari taldeak dantzatu nahi duen edonork ekin dezan.
Jardunaldiak ostegunetik igandera luzatuko dira baina, Alondegian izango den instrumentuaren historia biltzen duen erakusketa baten bidez (“Hiru zuloko flautaren garapena Euskal Herrian”). Horrez gain, Sabin Bikandi Belandiaren hitzaldia izango da, Bilboko Txistulari Bandako kidea dena eta AIKO taldearen sortzailea. Getxa Goi txistulari elkarteak beste hainbat kontzertu eta kalejira egingo ditu.


Egitaraua ikusi (JPG 304KB)