Albisteak

 
Urduñako Turismo Bulegoak jasotako aurtengo datuen arabera, Urduñak %7,32ko igoera izan du, ia 5000 bisitarirekin. Datu esanguratsuenak uda garaikoak dira, kasu honetan %25,28koa izan da igoera 2017ko garai berarekin alderatuta. Abuztuan, berriz, erregistroek %39,36 egin dute gora aurrekoarekin erkatuta. Urduñako turismoaren garapen egokiaren beste adierazle bat bisitari atzerritarren igoera da, %8,87ko datua lortu da; hau da, iaz baino %1 gehiago. Aurten EAEko bisitari kopuruak behera egin du, %48,85 (2017) izatetik %35,33 (2018) izatera pasa da; hala ere, estatuko bisitariena igo da, %36,19tik %50,02ra, baita atzerrikoa ere, %7,38tik %8,87ra.

Urte azken hiruhilekoa falta bada ere, igoera nabaria da eta ostatu eskaintza berriekin lotuta dago. Egun, Urduñak 174 toki ditu hotel bat, zazpi apartamentu turistiko, bi landetxe, opor-ostatu bat eta bi ostaturen artean. Uda honetako betetze-tasa honakoa izan da: ekainean %28a, uztailean zehar %33a eta abuztuan %84a.