Albisteak

 
Vespa Velutinako 40 habi kendu dira Urduñan espezie inbaditzailearen kontrako protokoloa 2016an aplikatu zenetik. Udaberrian egiten dituzten habiak, txikiak, udal langileek kentzen dituzte. Udan handiagoak diren beste batzuk eraikitzen dituzte eta horiek Basalaneko taldeek kendu behar dituzte Aldundiko suhiltzaileen laguntzarekin biozidak aplikatuta. Gizakientzat arriskutsuak ez diren arren, bioaniztasunarentzat mehatxua da. Habi bat ikustean Udalean abisua eman behar da.