Albisteak

 

Azaroaren erdialdean Aduana eraikinaren aurrean kokatutako hiru zuhaitz kendu ziren. Arrazoia bikoitza da. Batetik, zuhaitzen egoera bera, denboraren poderioz lehor eta egoera txarrean baizeuden. Bestetik, Foru plazan antolatzen diren ekitaldi ezberdinetan arazoak sortzen zituzten. Esaterako, neguko ekitaldiak garatzeko jartzen den karpa kokatzeko orduan oztopoa ziren.

Era berean, Foru plazako ekitaldietan, kontzertuetan kasu, publikoaren eremu bisualari eragiten zioten. Haatik, aipatutako zuhaitzak moztea erabaki zen. Alabaina, udaletik Urduñako gune berdeak hobetzeko lanean jarraituko dugula nabarmendu nahi dugu, eta aurki hiriko puntu ezberdinetan zuhaitz gehiago landatuko ditugula.