Albisteak

 

Urduñako Udalak irailaren 27an onartu zuen Orduña Gestión H72 SLrekin sinatuko duen lankidetza hitzarmena, izan ere, enpresa horrek kudeatuko du hiriko hotela eta bainuetxearen proiektua, 2018ko udaberrian abian egongo dena. Hitzarmena sinatu aurretik, eraikin historikoaren jabe den Urduñederra S.L.k enpresarekin alokairu kontratu bat prestatuko du. Kontratua eta hitzarmena hilabete luzez egindako lanaren emaitza dira.

Aurreikuspenaren arabera, 2018ko udaberrian irekiko ditu ateak hiriko hotelak. Gune horretan turistei zuzendutako zerbitzuak eskaintzeaz gain, Urduñako hiritarrentzako baliabideak ere egongo dira.