Albisteak

 
UPV-EHUko talde batek maiatzean ekin zion Amurrio eta Urduña artean dagoen San Pedro mendian indusketa arkeologikoei. Josu Santamarina eta Xurxo Ayán, taldeko zuzendariek, urriaren 10ean Alondegian aurkeztuko dituzte emaitzak, 18:00etan. Laborategian burututako lanen berri ere emango dute, izan ere, lur azpian hainbat gauza topatu dituzte: besteak beste, Gerra Zibileko munizioa, eguneroko objektuak eta garaiko egunkari bat ere.