Albisteak

 

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioareko Eguna dela eta egitarau bateratua osatzeko eragile eta antolatzaileei dei egiten die Urduñako udaleko Berdintasun Arloak. Horretarako urtarrilean zehar ideiak eta informazioa jasoko dute Berdintasun Zerbitzuan emailez berdintasuna@urduna.com helbidean edo telefonoz 945 38 30 03 zenbakiaren bitartez.

Horrez gain, urtarrilaren 30ean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Alondegiko aretoan bilera egingo da martxoaren 8ko egitarau bateratua osatu ahal izateko. Halaber, Berdintasun Arlotik deialdi berezia egin nahi diete herritar guztiei emakumeen eskubideen aldeko defentsan aritu daitezen, martxoan zehar antolatuko diren hitzorduan parte hartuz.