Albisteak

 

Urduñako Udalak, Emakumeen indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroak 25, dela eta egitarau bateratua egiteko asmoa duten eragile, elkarte eta antolatzaileei dei egiten die, Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezen. Informazioa emailez berdintasuna@urduna.com edo telefonoz 945 38 30 03 helarazi daiteke. Horrez gain, urriaren 11an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Alondegian bilera bat egingo da azaroaren 25eko egitarau bateratu bat osatu ahal izateko.

Deialdi berezia egin nahi diegu herritarrei emakumeen eskubideen aldeko defentsan aritu gaitezen, azaroan zehar antolatuko diren hitzorduan parte hartuz.