Albisteak

 
Gazteguneak Alondegian hasi du ikasturte berria. Aurten, gainera, 11 urtera jaitsi dute erabiltzaileen adin langa. Ludoteka, berriz, urrian mugituko dute Gizarte Etxe berrira. Gaztegunea ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan egongo da zabalik, 17:30etatik 22:00etara.  Igandeetan, ordea, 21:30ean itxiko da. Horrez gain, jolas berriak jarriko dira, eta adin ezberdinetarako nola pelikulak hala jokoak egongo dira eskura. Bestalde, bi guneak egokitzeko altzariak aldatu dituzte.