Albisteak

 
Idoia Aginako Urduñako alkatea, Sustapen Ekonomikoko zinegotzia den Luis Felix Garcia eta Urduñederra eta Arkupe Sozietate Publikoetako gerentea den Aitor Elorduy Bizkaiko Foru Aldundiko Ibone Bengoetxearekin (lehendakaritzako diputatua) eta Jesus Mari Garcia Larragánekin bildu dira gaur goizean. Bileraren helburua Urduñako udalaren egoera ekonomikoa azaltzea izan da, 2015 urtearen itxierarekin batera hiriko beharrak adieraztea. Era berean, udalari lotutako beste bi sozietate publikoen berri eman zaie; Urduñederrarena (Beste proiektu batzuen artean, Bainuetxe Hotelaren kudeatzailea) eta Arkuperena (Edadetuen egoitza eta Eguneko Zentroaren kudeatzailea) hain zuzen ere.

Aurkezpenean udalak Foru erakundeari 2016rako dituen aurrekontuen hastapeneko proiektua aurreratu dio, ezinbestekotzat jotzen dituen inbertsioekin batera. Era berean, datozen urteetan behar horiei erantzuteko ondorio eta inplikazioak ere azaleratu dituzte. Ildo beretik, udalak urtero 387.000euroko kuota ordaintzen duela zorrari aurre egiteko nabarmendu dute. Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak jasotako datuak arretaz aztertzeko konpromisoa hartu dute, egungo egoera hobetzen laguntzeko bideak topatu eta etorkizunerako kudeaketa bideratu ahal izateko.

Udaleko ordezkariek bidez argi utzi nahi izan dute hiriak bizi duen egoera ez dela inondik inora ere erraza, besteak beste, aurreikusitako diru sarreren galeragatik. Batetik, Diputazioak berak ekarpen ekonomiko txikiagoa egin duelako, eta bestetik, ondarea, azpiegiturak eta zerbitzu sozialak mantentzeko udalak bere gain hartu behar izan dituen hainbat gasturengatik.