Albisteak

 
Uda aurretik Urduñako Udalak 3.000 euroko inbertsioa egin zuen nagusien udal egoitzako kanpoko aisialdi guneak hobetzeko helburuarekin. Horri esker, arkupean egoteko gune bat estreinatu dute erabiltzaileek, klaustroan itzalkinez osatutako espazio berri bat dago eta lorategian jesarlekuak berriak instalatu dituzte. Egoitzan bizi diren nagusiek udan aire zabalean gozatzeko aukera hobeagoak eta erosoagoak izan dituzte.