Albisteak

 
Urduñako udalak bart gauean lorategiak hondatu dituztela salatu du. Foru plazan eta Gasteiz Errepideko biribilguneko lorontzietan jazo dira kalteak. Urduñako lorategiak atontzeaz auzolan talde bat arduratzen da, herritarrek sortua. "Hiri txukuna eta polita nahi badugu guztion artean egin behar dugu", adierazi du Itziar Biguri Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. Horregatik, horrelako gertaerak errepika ez daitezen herritarrei salatzeko deia egin die.