Albisteak

 
Otxomaio jaiak bukatu berri dira eta Urduñako Udalak oso balorazio “positiboa” egin du. Eriz Pérezek, Kultur eta Jai Arloko zinegotziak nabarmendu du “beste behin, ospakizunek parte hartze handia izan dutela eta giroa ere ezinhobea izan da”. Halaber, Udalak azpimarratu du ez dela eraso sexistarik egon jaietan. Eguraldiak ere lagundu du.

Pérezek ere eskerrak eman nahi izan dizkie Otxomaio jaietan eskuzabalki lan egin duten talde eta pertsona guztiei, izan ere, “haien lanari esker herritarrek zein kanpotarrek eskaintzarik onenaz gozatzeko aukera izan dute”. Besteak beste, azpimarratzekoa da 500 pertsonek parte hartu zutela Mugaldek antolatzen duen herri bazkariko 20. edizioan. Bestetik, western zaldiketa lehiaketak ere ikusle ugari erakarri zituen lehenengo edizioa. Jendetza batu zuten beste ekintza batzuk gaueko kontzertuak izan ziren eta, haurren ekintzen artean, Pirritx eta Porrotxen emanaldia. Erretiratuen bazkarian ere giroa paregabekoa izan zen.

Udalak, hala ere, maiatzaren 11tik 12ra arteko gauean izandako ekintza bandalikoak salatu ditu. Hainbat auto mailatuak eta marratuak izan ziren. Urduñak adierazi nahi du horretako ekintzak puntualak direla, baina ez direla inolaz ere onartuko hirian ezta jaietan ere. Bestetik, eta gau horretan ere, DJ Korrokoiek erasoak jasan zituzten, izan ere, edalontziak eta izotzak bota zizkieten. Onartezina.

Hiriko kultur zein kirol taldeek eta Udal ordezkariek osatzen duten Jai Batzordeak Urduñako herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ospakizunen inguruko iritzia ematera. Horrela, balorazio mezuak jasoko dituzte zikoina@urduna.com e-posta helbidean, Hirix aplikazioan zein Alondegian, horretarako berariaz eskuragai jarriko diren orrietan. Iritziak ekitaldiei zein bestelako alderdiei buruz izan daitezke: ekintzak, kokapena, ordutegiak, etab. Hurrengo urteei begirako ideiak ere jasoko dira. Jai Batzordea maiatzaren 29n bilduko da, 19:00etan, eta egun horretan egingo dute balorazio ofiziala herritarrek helarazitako iritziak aintzat hartuta.