Albisteak

 
Urduñako Udalak oso balorazio “pozgarria” egin du bukatu berri diren Otxomaio jaien inguruan. Eriz Pérezek, Kultur Arloko zinegotziak, nabarmendu du “beste behin, ospakizunek parte hartze handia izan dutela eta ez dela istilurik egon”. Halaber, eraso sexistarik egon ez dela azpimarratu du.

Hiriko kultur zein kirol taldeek eta Udal ordezkariek osatzen duten Jai Batzordeak Urduñako herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ospakizunen inguruko iritzia ematera. Horrela, balorazio mezuak jasoko dituzte zikoina@urduna.com e-posta helbidean zein Alondegian, horretarako berariaz eskuragai jarriko diren orrietan. Iritziak ekitaldiei zein bestelako alderdiei buruz izan daitezke: segurtasuna, kokapena, ordutegiak, etab. Hurrengo urteei begirako ideiak ere jasoko dira.

Jai Batzordea maiatzaren 31n bilduko da eta egun horretan egingo dute balorazio ofiziala herritarrek helarazitako iritziak aintzat hartuta.