Albisteak

 
Urduñako udalak udal liburutegia ekainaren 30etik aurrera itxi egingo dela adierazi du. Izan ere, datorren ikasturteari begira, udal-liburutegia lekuz aldatzeko aukera baloratzen ari da udala. Horrez gain, kokapen berrian ikasgela bat jartzea da asmoa. Hori dela eta, azken egunetan mailegatutako aleak udal bulegoetan itzuli beharko dira, dagokien epearen barruan.
Irekiera data ohiko bideen bidez iragarriko da: Zikoina aldizkarian, udalaren webguneetan eta iragarkien tabloietan.