Albisteak

 
Abenduaren 22an banatu ziren marrazki lehiaketako irabazle zein partehartzaileen sariak Alondegian. Uxue Mendibil Iracizabalek 1. saria lortu du 4-6 urte artekoen kategorian eta Daniel García Villatek bigarrena. 7 eta 9 urte artekoenean Jone de Eguiluz Mendia izan da garaile eta Issey de la Fuente Dagba bigarrena. 10 eta 12 urte artekoen sailean Eneko Álava Remirez de Ganuzak irabazi du eta Aiur Egiguren de la Fuente izan da bigarren.