Albisteak

 
Urrian, ludoteka zerbitzuaren lehen lauhilekoa abiaraziko da, hainbat berrikuntzarekin. 2012 eta 2007 urte artean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute, eta inskripzioak irailaren 18tik 22ra egingo dira Alondegian.

Plaza mugatuak izango dira, eta ez dira esleituko inskripzio-hurrenkeraren arabera. Erroldatutako umeek lehentasuna izango dute.

Parte-hartzaileak 2007 eta 2012 urte artean jaiotako umeak izan beharko dira.
Familiek nahiago duten eguna adierazi beharko dute inskripzio-orrian, eta behin taldeak osatuta, zerrendak argitaratuko dira Alondegian bertan.

Lehen lauhilekoko prezioak:

Erroldatuak (Lehen umea 25€, ondorengoak 20€)

Ez erroldatuak (Lehen umea 40€, ondorengoak 35€)