Albisteak

 
Urduñako Berdintasun Arloak brikolaje eta etxeko konponketa basikoak lantzeko ikastaroa eskainiko du otsailean. Horren helburua izango da modu autonomoan moldatzeko beharrezkoak diren jakintza eta trebetasunak lortzea. Ikastaroa otsailaren 17 eta 24an izango da, 10:00etatik 14:00ak arte Alondegian. Izen emateak otsailaren 9ra arte zabalik egongo dira 945 38 30 03 telefonoan edo berdintasuna@urduna.com helbidera idatzita.