Albisteak

 
Aurtengo udaberrian, Euskara irakasteko gelak lagatzeko lizitazioa jarri zuen martxan Urduñako Udalak. Lizitazioa AEK-k irabazi zuen, eta beraz, berari esleitu zitzaion lokal lagapena. Horrela bada, datozen urte hauetan AEK arituko da eskolak ematen Urduñako udal-lokaletan.
 
Bestetik, aintzat hartu behar da aurten lekualdaketa izango dela, izan ere euskara eskolak Lanbide Heziketako antzinako lokaletan izango dira, eta ez kultur etxean.
 
Matrikulazio-kanpaina martxan da dagoeneko. Horrela bada, irailean zehar, Alondegian pertsona bat izango da arratsaldero, 17:00etatik 20:00etara, matrikulak kudeatzeko eta ezinbesteko informazioa emateko: mailak, ordutegiak, diru-laguntza desberdinak eskatzeko moduak...
Goizez, honako telefonora deitu daiteke: 607678079.
 
Matrikularen prezioa eskola-ordu kopuruaren araberakoa izango da.