Albisteak

 
Gure ingurua garbi mantentzearekiko zure kezka konpartitzen dugu. Horregatik, zure ekarpena aintzat hartuko da etorkizuneko ekintzetan. Alabaina, garrantzitsua da nabarmentzea garbiena gutxien zikintzen duena dela, eta horregatik, kasu askotan ez dela beharrezkoa distantzia laburrean zaborrontziak jartzea. Ingurua garbi mantentzeak arduratsua izatean datza, ez zikintzean, txakurren ximaurrak jasotzean, zaborrontzietatik kanpo zaborrik ez uztean, edo zigarrokinak lurrera ez jaurtitzean, besteak beste. Izan ere, herri bat bizilagunek egiten dute garbi. Urduña garbi eta atsegina nahi dugu, baina hori ezin du Udalak bakarrik egin, beharrezkoa da hiritar ororen kolaborazioa. Horregatik, udaletik ekarpenak, ideiak edo kexak Kale Zaharrako udal bulegoetan edo bulegoak@urduna.com emailean aurkezteko deia luzatu nahi diegu herritarrei.