Albisteak

 
Tokiko kontsumoa bultzatzeko egin den kanpainan adierazi bezala, bertako komertzioek sektorearen %52ari ematen diote lana, merkatalguneek %8 hornitzen duten bitartean. Gainera, Urduñan erabiltzen den diruak hiru aldiz zirkulatzen du ekonomia nagusian murgildu aurretik. Horrez gain, komertzioek hiria girotu egiten dute izaera propioa emanez, herritarren arteko harremanak sustatzearekin batera. Krisi garai betean, gertuko dendetan kontsumitzeak tokiko ekonomia indartzen du, enplegua bultzatuz. Haatik, Urduñako Udalak Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezi bat jarriko du martxan (PERCO). Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bidez finantziatuko da. Ekimena aurrera eraman ahal izateko aholkulari baten laguntza izango du udalak. Era honetan, Urduñako merkataritzaren egoeraren diagnostikoa egingo da.