Albisteak

 

Asteazkenean egindako ez-ohiko udalbatzan Siriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituzionala onartu zuten EAJ eta Eh Bilduk. Alderdi politiko guztiek bozkatu zuten alde.

Akordioaren bidez, batetik, Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona erefuxiatuak hartzeko prestutasuna agertu du udalbatzak, baita konpromiso bera duten beste udal batzuekin lan egitekoa ere. Bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tragedia honen aurrean jarrera aktiboa eta solidarioa hartzeko eta eskura dituzten bitartekoak bideratzeko eskatu diete. Ildo beretik, Euskal Herriko beste udal batzuekin batera errefuxiatuak hartzeko tokiko sare bat egituratzeko konpromisoa hartu du Urduñako udalak.

Adierazpena ikusi (PDF 32KB)