Albisteak

 
Stonewall-eko (New York, 1969) istiluek homosexualen komunitatearen eskubideen aldarrikapena eta eskakizunen hasiera markatu zutenetik, lesbianen, homosexualen, transexualen eta transgeneroen ekina bizimodu duinaren eta herritartasun osoaren eskubidearen defentsan gauzatu da planeta osoan, eta horretarako ezinbestekoa da dibertsitate sexualari zor zaion errespetua.
Lau hamarkada igaro dira ordutik hona eta, zalantzarik gabe, gure gizartean LGTB mugimenduaren (lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak) adore aldarrikatzaileari esker egin diren aurrerapen handiek orain gutxira arte imajinaezina zen eskubideen parekatze-egoeran jartzen gaituzte. Hala ere, euren eskubideak aldarrikatzea, giza eskubideen zati besterenezina baitira, beharrezkoa da oraindik.
Gure iritziz, heterosexualak ez diren pertsonen orientazioa eta nortasuna ikusezin bihurtzea indarkeria-ekintza bat da, eta lanean jarraitu behar dugu giza eskubideenganako errespetuan eta egikaritzan eta sexu-aniztasun guztien arrezagutze aberatsean funtsaturiko berdintasunezko harremanak ezartzea ahalbidetzen duten printzipio demokratikoetan oinarrituko den bizikidetza-giroa sustatuko duen ikuspen, diskriminaziorik ezaren eta heziketa-inklusioko esparru bat sortzeko.
Baina gizarte osoak ez du berdin erantzuten. Oraindik ere, jokabide intoleranteak daude, orientazio sexuala modu askean eta legitimoan bizi duten pertsonen aurrean irainekin, isekekin eta erasoekin erantzuten dutenak.
Horrek erakusten digu pentsamoldeak aldatzeko ahaleginarekin jarraitu behar dela, beste batzuen askatasuna errespetatzeko eta sexualitatea eta generoa bizitzeko eta adierazteko modu guztiak onartu eta errespetatu ahal izateko. Horrela, eta erantzukizun publikoa daukagun heinean, gure konpromisoa agertzen dugu:
1. Garai honekin bat datorren hezkuntza afektibo-sexualaren alde, homogeneoak ez diren feminitatearen eta maskulinotasunaren ereduak gatazka barik uztartzen jakingo duena;
2. Askatasun sexualaren eskubidea ekintza publiko eta instituzionalaren jardunean erabiltzearen alde, eta
3. Gizarte ireki eta tolerantea bultzatzearen alde, bazterkeriaren edozein adierazpenaren aurrean, askatasun sexualaren eskubidearen urraketa barne delarik, hura gaitzetsi eta erantzun adoretsua emango duena.
Hori dela-eta, Urduñako Udalak, ekainaren 28an, gaitzespen sendoa erakutsi nahi dute LGTB komunitatearen eskubideak urratzearen aurrean, orientazio sexuala eta genero-identitateagatiko bazterkeria agertzen duen edozein jokabide edo jarreraren aurrean.