Albisteak

 
Andy Barkerrek, Urduñako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan, langabetuentzako ingeles ikastaro bat eskainiko du urriaren bigarren hamabostalditik aurrera. Eskolak astearteetan izango dira 10:00etatik 11:30era. Izen ematea Udal Bulegoetan egin beharko da (Zaharra, 2) urriaren  11a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak bertan jaso dezake. Ikastaroan parte hartzea doakoa izango da.