Albisteak

 
CD Orduñak klubeko jokalari eta teknikariekin osatutako kromo bilduma argitaratuko du. Sobre eta kromoak urtarrilean jarriko dituzte salgai Arantza liburudendan, Partxis goxoki dendan (Foru plaza) eta Nanu okindegian (Gernika plaza). Bilduma 210 kromok osatzen dute. Lote bakoitzak futbolariaren fitxa, argazkia eta partaide den taldea biltzen du. Gutunazal bakoitzean 6 kromo daude, eta euro baten truk salduko dituzte.