Albisteak

 
Beste urte batez, auzoetako jaiak antolatzeko diru-laguntzen deialdia abiatu du Urduñako Udalak. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2019ko ekainaren 10etik 16ra bitartean. Jarraian dauden esteketan iragarkia eta oinarriak eskuragarri daude.

Halaber, eskaera orria deskargatzeko aukera dago. Ondoren Udal Bulegoetan (Zaharra, 2) entregatu beharko da. Informazio gehiago eskuratzeko aukera dago Kultura Arloan, kultura@urduna.com helbidera idatzita edo 945 38 30 03 luz. 50 telefonora deituta.



Iragarkia (PDF, 563KB)
Dekretua: Auzoak (PDF, 190KB)
Eskaera orria (PDF, 198KB)