Albisteak

 
Urriaren 25ean eta 26an ospatuko dira Europako ondare jardunaldiak. Aurten, "etxea" izango dute gai. Urduñako egitarauari dagokionez, bi bisita gidatu egingo ditu Jesus Muñiz Petralanda ikerlariak hiriko eraikinek gordetzen duten historia azalduz. Larunbateko bisita gazteleraz izango da, eta igandekoa euskaraz. Parte hartzeko turismo bulegoan eman behar da izena (945384384). Bi irteerak turismo bulegotik abiatuko dira 11:00etan.