Albisteak

 
Otxomaio jaietako 32. Kartel lehiaketa abian da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 4an amaituko da. Entregak Herritarren Arreta Bulegoan (Kale Zaharra 2-4) egin beharko dira. Guztira hiru kategoria egongo dira: Alebinek (5-9 urte) bi sari eskuratzeko aukera izango dute (50€ eta 40€), infantilek (10-14 urte) beste bi (60€ eta 40€). Helduen mailan 15 urtetik gorakoak lehiatuk odira, eta sari bakarra egongo da, 450 eurokoa. Kartel guztiek “Otxomaio 2016, Urduña jaietan” lema eraman beharko dute. Lanak sinatu Gabe bidali beharko dira, gutunazal batekin. Bertan egilearen izen-abizenak, adina, helbidea, telefotoa, NAN zenbakia, adina eta kategoria zehaztu beharko dira.

Kartela ikusi (JPG 2,45MB)