Albisteak

 
GAIA: Emakumeen eguna.
PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan Urduñako Herri Ikastetxeko eta Josefinos
Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak parte har dezakete.
LELOA: “Jostailu berdinekin jolas gaitezke”. Derrigorrean lelo hau agertu beharko da marrazki guztietan. Agertu ezean, marrazkia lehiaketatik kanpo geratuko da.
MODALITATEA: Marrazkia eskuz egin beharko da ezinbestez, eta horretarako, materiala edozein izan daiteke.
FORMATUA: Txikiena DIN A4, eta handiena, DIN A3. Kartelaren kanpoaldean, leloa, egilearen izen-deiturak, jaiotze-urtea eta telefono zenbakia agertu behar dira. Horrela egin
ezean, marrazkia ez da lehiaketan sartuko.
EPEA: Marrazkia Alondegiko Gizarte Etxean aurkeztuko da 2018ko otsailaren 16a baino lehen.
SARIAK:
2011-2010 urteak: Liburua eta 10€,- eskolako materialean
2009-2008 urteak: Liburua eta 15€,- eskolako materialean
2007-2006 urteak: Liburua eta 20€,- eskolako materialean.
SARI-BANAKETA: Martxoan izango da. Martxoaren 8ko programazioaren barruan
zehaztuko da. Ekitaldira datozen lehiaketa honetako parte-hartzaileei baino ez zaie emango oparia.
Oharra: Urduñako Udalak irabazleen lanak Martxoaren 8ko programazioan argitaratu ahal izango ditu. Horrez gain, aurkeztutako lanen erakusketa egingo da Alondegian.


Argibide gehiago (JPG 3,50MB)