Albisteak

 
Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian dago. Umeek bi kategoria izango dituzte: alebinak (5-9 urte) eta infantilak (10-14 urte). Partaideek gehienez bi  lan aurkeztu ahalko dituzte. Lanek "Otxomaio 2015, Urduña jaietan" leloa eraman beharko dute. Helduen kategoriari ezaugarri bat gehituko zaio: 70x50 zentimetrotako neurria izan beharko dute. Lanak gutunazal txiki batekin entregatu beharko dira, zeinetan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, N.A.N zenbakia eta adina azaldu beharko diren. Parte hartzeko epea martxoaren 13 arte egongo da. Lanak Kultur etxean entregatu behar dira, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara Kultura arloan. Alebinetan lehen postuari 50€ emango zaizkio, bigarrenari 40€. infantiletan txapeldunarentzat 60€ izango dira eta txapeldunordearentzat 40€.  Helduen mailan, ordea, sari bakarra egongo da; 450€ eramango ditu irabazleak. Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo dute Kultur etxean martxoaren 23tik 27ra.

Oinarriak (PDF 160KB)

Diptikoa (PDF 1,17MB)