Albisteak

 

Urduñako udaleko Parekidetasun Batzordeak kontzentrazioa egingo du ostegunean, hilaren 23an, 20:30ean Foru plazan. Izan ere, Euskal Herrian erailketa matxisten zerrenda beltza handitu duten bi eraso berri izan dira aste honetan.

Arazo kolektiboa

Parekidetasun Batzordearen arabera,  "indarkeria matxista lehen mailako arazoa da. Emakumeen erailketak izerbergaren punta badira ere, indarkeria matxista emakumeen eguneroko ogia da, gehienetan ezkutuan geratzen dena".

Horregatik adierazi dute arazoa kolektiboa dela, eta guztion ardura dela indarkeria matxistari aurre egitea. Hori dela eta,eragile ezberdinekin batera udalak osatutako Parekidetasun Batzordeak eraso matxistak salatu eta mobilizazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.