Albisteak

 
Gaur, urriak 19, Trasantiago bidea konpontzeko lanak hasiko dira. Hurrengo egunetan ingurua garbituko dute sastrakak eta hondakin begetalak kenduta. Horrez gain, zoladuran dauden zuloak konponduko dira eta asfaltoa ureztatzean oinarritutako tratamendu bikoitza aplikatuko dute. Horren kostua 14.984,79 eurokoa izango da (BEZ barne). Urriko azken astean hasiko dira Zedelika Errepideko 19. zenbakiaren ondoko bide publikoa konpondu eta egokitzeko lanak. Trasantiagon burutuko diren lan berdinak izango dira, kasu honetan, baina, 10.941,51 euroko (BEZ barne) kostua izango dute.).