Albisteak

 
Irailaren 24an eta 25ean 19:30ean "Nicole et Martin" zirko suitzarra ikusteko aukera egongo da Agua Saladako aparkalekuan. Irailaren 26an, aldiz, 18:00etan eskainiko dute emanaldia. Aurreneko pasean "Los músicos de Bremen" lana aurkeztuko dute, bigarrenean "La doncella sin mano" eta azkenengoan "El pescador y su mujer". Umeen sarrerek 5€ balio dute eta helduenek 10€, eta emanaldia baino ordu bat lehenago jarriko dira salgai. Ikuskizuna 6 urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Konpainiak azaldu duenez, Bizkaian emango duen aurrenengo saioa izango da Urduñakoa.