Albisteak

 
Urduñako Udalak bi udaleku antolatu ditu
Tertangan. Lehenengoa ekainaren 23tik 26ra
garatuko da, eta bigarrena 26tik 28ra.
Lehenengoan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.
mailako umeek parte hartuko dute, eta
bigarrenean, 1. eta 2. mailetakoek.
Udaleku bakoitzean 30 plaza izango dira
guztira. Urduñan erroldatutako umeek
lehentasuna izango dute, eta plazak inskribatze
hurrekeraren arabera gordeko dira. Urduñan
erroldatuta ez daudenak erreserba zerrendan
sartuko dira.
Bestalde, pertsona arduradunak Udalarekin
dituen zerga-obligazio guztiak ordainduta izan
beharko ditu.
Udalekuok gauzatu ahal izateko, beharrezkoa
izango da gutxienez 23 ume inskribatzea.
Izena emateko epea: maiatzaren 11tik 22ra.
Ordainketarako epea: maiatzaren 22tik 26ra
Prezioa ume bakoitzeko:
Ekainaren 23tik 26rako txanda: 60€
Ekainaren 26tik 28rako txanda: 30€
Izena emateko modua:
Bete beharreko orriak udal-bulegoetan eskatu
edo urduña.com webgunetik jeitsi daitezke.
Behin horiek denak bete direnean, udalbulegoetan
aurkeztu beharko dira, osasun
txartelaren fotokopiarekin batera.
Udalak plaza konfirmatzen ez duen
bitartean, familiek ez dute ordainketa egin
beharko. Behin plaza egiaztatuta,
ordainketa maiatzaren 25etik 28ra egin
beharko da. Horrela egiten ez bada, ez da
plaza gordeko.
Bilera: Familiekin bilera bat egingo da
ekainaren 16an, arratsaldeko 17:30ean,
udalekua garatuko den etxean bertan.
Argibide gehiago: 945 383 003 (luzp: 52)

 Udalekuak 2015 (PDF 40KB)

Eskaera orria (PDF 8KB)