Albisteak

 
Pazko Astean 9-12 urte bitarteko pertsonek bertsolaritza barnetegia egingo dute Espejon. Egonaldia martxoaren 29tik 31ra izango da, eta 40 euroko prezioa izango du. Alabaina, plazaren bat libre geratuko balitz Urduñan erroldatuta ez daudenek ere izango dute parte hartzeko aukera 75 euroren truke. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko Euskara Arlora jo behar da martxoaren 1etik 10era. Ekimena eskualdeko beste hainbat udalekin eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatu da.