Albisteak

 
Kanpainaren ezaugarri nagusiak
 
Orain dela zazpi urtetik hona D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa abian jarri izan da Bizkaiko hainbat udalerritan eta aurten ere Bizkaiko 24 udalerrik eta 2 mankomunitatek elkarlanean burutu dute ekimena.
 
Sasoi desberdinetan banatuko da aipatutako informazio-kanpaina, udalerri bakoitzak euren urteko plangintzaren barruan, baina betiere 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia hasi baino lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.
 
Alkarbidek, Bizkaiko euskara teknikarien bilguneak, koordinatu duen ekimen honetan guztira 7.000 liburuxka inguru banatuko dira kanpainan parte hartu duten udalerrietako gurasoen artean.
 
Aurten ere, kanpainari buruzko iritzia jasotzeko inkesta bidaliko zaie hartzaileei. Inkesta horren bidez, kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasoek euren kezka eta zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiete euskara zerbitzuetako arduradunei eta inkesta betetzen duten guztien artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.
 
Helburua
 
Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.
 
 
 
 
Parte hartzaileak
 
Bizkaiko 24 udal eta 2 mankomunitate. Guztira, honako 39 udal hauek:
 
Abanto Zierbena, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbao, Enkarterriko Mankomunitatea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Fruiz, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.
 
 
Kanpainaren edukia
 
Kanpainaren osagarri nagusiak bost dira:
 Udaleko ordezkariren batek sinatutako gutuna, euskarazko ereduetan ikasteak dakartzan abantailen berri ematen duena.
 Inkesta. Gurasoek kanpainari buruz duten iritzia eta gaiaren inguruan dituzten kezkak eta zalantzak jaso ahal izateko. Inkesta betetzen duten guztien artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.
 D eredua aukeratzeko arrazoiak azaltzen dituen triptikoa.
 Eskolan hasiko diren neska-mutikoentzako oparia (kanpainaren leloa idatzita duen neurgailua).
 Kanpainako euskarri guztiak sartzeko gutunazala.
 
 
 
Hartzaileak
 
Gutxi gorabehera, kanpainaren sustatzaile diren udalerrietan bizi eta 2-3 urteko umeak dituzten 7.000 familia izango dira.