Albisteak

 
Urduñako Udalak 14.090 euroko inbertsioa egin du adinekoen udal egoitzarako 15 ohe berri erosteko. Artikulatuak dira eta egurrezko oheburukoa zein gurdi jasotzailea dute. Horren helburua da egoiliarren egoera zein langileen lana erosoagoa egitea. Erosi diren ohetatik lau Alzheimerra duten pertsonentzako bereziak dira. Halaber, komunean erabiltzeko ahulki geriatriko berria eta zutik jartzeko garabi bat erosi dute. Haien zaintzarako behar handiena duten pertsonek lehentasuna izango dute ohe berriak jasotzerako orduan.

Helburu sozialak

Egokituta ez dauden ohe zaharrak baztertuko dira, baina eskuragai egongo dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan arazo ekonomikoak dituzten pertsonentzat. Pertsona bakoitzak edo elkarbizitza unitate bakoitzak, gehienez, bi ohe hartu ahalko ditu. Soberan daudenak helburu sozialetara bideratuko dituzte. Informazio gehiago jaso daiteke 945 38 30 03 telefonora deituta.