Albisteak

 
Terrazen araudian moldaketak egin dituzte. 2012an onartutako ordenantzan baimenik gabe terraza jartzea hutsegite larritzat jotzen zen, 750 eta 1.500€ arteko zigorra suposatzen zuelarik. Abenduko udalbatzan, baina, lehen abisua hutsegite arintzat hartzea erabaki zen, bi urteren buruan salaketa errepikatzea huts egite larri bihurtuko delarik.