Albisteak

 
Bruna Sonora Madrilgo bandak lortu du Urdufolk jaialdiko lehenengo saria horren 5. edizioan. Taldea larunbatean igo zen Foru plazako oholtzara, irailaren 2an, eta 1.000€ jasoko ditu. Extremadurako EnVerea eta Madrilgo Khidòu bandak izan dira aurtengo finalistak eta biek 500€ jasoko dituzte.
Antolakuntzaren parte den Joseba Urruelak balorazio positiboa egin du: “Harrera ona izan du jaialdiak beste behin. Aurten, gainera, Urduñatik kanpoko jende gehiago etorri da. Oso pozik gaude”.