Albisteak

 

Bittor Elorriaga urduñarrak epaimahaiaren saria eta aitortza eskuratu du "Emprendethea" lehiaketan, gazteen artean enplegua sustatzeko egitasmoan. Aurkeztutako ideia Urduñako Landaetxe barazki ekologikoaren ingurukoa da. Sari banaketa maiatzaren 3an izan zen. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi Ibaizabal eskualdeak sinatutako akordio baten frutua da. Guztira, 13 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara, horietatik hiru, Urduñakoak.