Albisteak

 
Biblioigerileku zerbitzua datorkigu berriz ere Urduñako igerilekuetara. Ekimena Euskara Zerbitzuak antolatzen du, eta udan eta aisialdian euskara eta irakurmena bultzatzea du helburu. Horretarako, igerilekuetan dagoen etxolara, irakurtzeko materiala (liburu, ipuin, aldizkari, egunkariak) zein txikienentzako jolasak eramango dira. Bertan, begirale euskaldun bat izango da hurbiltzen diren umeei harrera egiteko prest. Gainera, zerbitzuari bultzada emoteko, ekintza osagarri berritzaileak aurreikusten dira, ipuin-kontalariak, tailerrak...
Biblioigerileku zerbitzua uztailean zehar egongo da irekita astelehenetik ostiralero, 15:45etik 19:45era.