Albisteak

 

Abian da Aiaraldeko berbalagun programan izena emateko kanpaina
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da Berbalagun, euskara parktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera ematen duena. Berbalagunak 5-6 laguneko taldeetan elkartzen dira eurek aukeratzen duten orduan eta egunean. Helburua: euskaraz aritzea lotsarik gabe.
Parte hartzera animatzen zaituztegu: Euskaraz konfiantza hartu nahi baduzu, edota euskaraz ondo moldatzen zaren arren, berba egin nahi duenari lagundu nahi badiozu, BERBALAGUN ZURETZAT DA.
 Aurten euskaraz lotsarik gabe.

Informazioa eta izen-ematea:
tel. 607673744
helbide elek. aiaraldea@aek.eus
Bloga: aiaraldea.blogspot.com
Aiaraldeko euskaltegietan eta euskara zerbitzuetan