Albisteak

 

Urduñako ikasle talde bi sarituak izan ziren 2018ko Aiaraldeko Beldur Barik film-laburren lehiaketan. Ekitaldia Urduñan izan zen aurten azaroaren 23an. Antzinako Andra Mari ikastetxeko DBHkoak dira saria jaso duten bi talde horiek. 12 eta 14 urtekoen kategoriako 2. saria jaso zuen "Musika eta matxismoa" obrak eta 15 eta 17 urte artekoen 2. saria "Egunerokoak" lanak, mikromatxismoen gainean. Artziniega eta Laudioko taldeek ere sariak jaso zituzten lehiaketan. Emakundek antolatzen duen lehiaketa da Beldur Barik, indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa.

Hemen daude ikusgai sari banaketako argazki guztiak: https://flic.kr/s/aHsmwjdTKq