Albisteak

 

Turismo Bulegoak 2015ean luzatutako eskaintza oso positiboki baloratu du Basquetourrek, Euskal Turismo Agentziak. Azterketa egiteko "Bezero Misteriotsua" izeneko teknika erabili dute. Hala, kalitate orokorra, dimentsio turistikoa eta gomendio maila baloratu dituzte. Azpiegitura berriak, hots, bulego aldaketak, %100eko puntuazioa jaso du. Alabaina, zerbitzua hobetzeko Eusko Jaurlaritzako formakuntza saio batean parte hartu dute.